Altxorra geroz eta hurbilago dute haurrek
Lapurtutako karrakelak bildu behar izan dituzte haurrek Altxorraren bila jolasean. Proba hori ere gainditu dutenez, geroz eta gertuago dute altxorra. Pirata trebeak direla erakusten ari dira gaztetxoak; trebeak eta azkarrak. Zalantzarik gabe, harrobi oparoa dute Donostiako Piratek.


