Azken kilometroetan da Donostiako Klasikoa, Jaizkibelen gora bigarrenez
Tomasz Marcynski eta Tizziano Dall’Antonia lasterketa buru dira Jaizkibelgo bigarren eta azken igoera hasi denean. Tropelak minutu erdiko atzerapena du, eta faborito guztiak bertan dira une erabakigarria iritsi denean. Jaizkibel eta gero, Arkale igotzea egokituko zaie txirrindulariei, eta hortik Bulebarrerako bidea hartuko dute. Azken kilometroetan da Donostiako Klasikoa.


