Dagoeneko sardinak banatzen ari dira Amaran
Egitarauaren arabera, zortzietan hastekoa zen, baina dagoeneko sardina usaina zabaldu da Amaran. Amarako Jai Batzordeko kideak gogor ari dira lanean inguratzen direnen artean sardinak, garagardoa, ardoa, sagardoa eta ura banatzeko. Ilara luzea sortu da dagoeneko postuaren aurrean, eta mahaiak ere betetzen ari dira.


