Gogoz hasi dira pirata kantuzaleak
Oinak berotu ondoren, eztarriekin hasi dira pirata kantuzaleak. Lehen kanta Jeiki jeiki izan da, eta Kaian bertan egin dute. Jarraian, Aita semeak. Gogoz eta ahots garbiz ari da partaide talde zabala. Eskuetan dituzten hitzak jarraituz, edo buruz, kantuan ari dira. Jende heldua da nagusi, eta batzuek, baserritar jantzia dute soinean.


