Jendetza bildu da irteeran
Minutu gutxi falta dira lasterketa hasteko eta ehunka lagunek inguratzen dute irteera eta hiri barruko ibilbidearen lehen zatia ere. Andia kalearen inguruan daude berantuarrentzat tarte txiki bakarrak. Taldeen aurkezpena kioskoan egiten ari dira, eta han ere, lekurik ez da soberan.
