Ze Esatek!, La Flamenkan
Donostiako Piratek, Abordatzera! ekimena ez ezik, beste hamaika ekitaldi ere antolatzen dituzte Aste Nagusian. Oihartzun handikoa da kolektiboak proposatzen dituen kontzertuen sona. Astelehen gauean Ze Esatek! taldearen emanaldia izan zen, The Real Mackenzies eskoziarrekin batera.
Donostiarrez beteriko taldeak Piraten gonbitea onartu eta zuzeneko diskoa grabatzeko aprobetxatu zuen aukera. Kaia jendez lepo zegoen taldearen doinu alaiak eta biziak gozatzeko. Soinuak ez ezik, Ze Esatek!-en talde teknikoak irudiak ere grabatu zituen asteleheneko emanaldian.


