Eta amaitzeko, zaku lasterketa
Piratek antolatutako kuadrilla arteko jolasak amaitzear dira Zuloaga plazan. Hamar doako edari eskuratu nahi duen taldeak, zaku lasterketan denbora onena egin behar du. Horretarako, launaka zakuan sartu, eta aldi berean jauzi egin behar dute erori nahi ez badute. Eskerrak piratek estropozuak ere umore onez gainditzen dituzten.