Urrezko Kopa eta erreplikak banatu dituzte
Saritu dituzte jada 2012ko Urrezko Kopako irabazleak. Pazifiksturm zaldia izan da lasterketako azkarrena, eta bere jabe Martulek jaso du Urrezko Kopa Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik. Hamel zaldizkoak eta Imaz prestatzaileak Urrezko Koparen erreplika bana jaso dute. Garaikurrekin batera, 40.000 euro eman dizkiete txapeldunei.