Igarotako bidearen kronologia bat

Beroa freskatzeko pintxoa prestatu dute Agurtzane Barrondok eta Maddi Mochalesek

Maddi Mochales eta Agurtzane Barrondo, piraten lehiaketarako prestatu duten pintxoarekin (Argazkia: Maitane Aldanondo)

La Flamenkako pintxo lehiaketan errepikatu duen partaide bakarra Maddi Mochales da. Agurtzane Barrondo ondoan zuela txalupa itxurako pintxoa egin du. Gainean, Eskifaia Gazteen Kofradiako pegatinadun makila jarri diote oihal gisa.  Alboan, “beroa freskatzeko” tomate eta tipula entsalada jarri diote. Partaide gutxi izanda saria ziur jasoko dutenez, “denen artean partekatzea” proposatu du Barrondok.
HITZAkide HITZAkide