Alemaniako First Class su etxeak argitu du badia
First Class su etxe alemaniarren saioa izan zen bart Su Artifizialen 49. Nazioarteko Lehiaketaren barruan. Piroteknia hau gaztea da, 2004. urtean sortu baitzuten. Pixkanaka, nolabaiteko estatuta lortu du piroteknia munduan. 2008. urteko uztailean, Tarragona Hiria Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa ospetsuan hirugarren saria eta Ikusleen Sari Nagusia lortu zuen.


