
Garazi Urkiola, azken unean prestatu duen pintxoarekin (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Hirugarren partaide bat iritsi da ezustean piraten pintxo hotzen lehiaketara. La Flamenkako barra atzean lanean ari den Garazi Urkiola azken unean animatu da parte hartzera. Ikurriña itxurako pintxoa egin du. “Ez dut ezer prestatu. Oraintxe jakin dut lehiaketa zegoela. Hemen ondoko dendan osagaiak erosi eta inprobisatzera”, aitortu du gazteak. Sukaldean aritzea gustuko duelako parte hartu du. “Txanda luzea dugu gaur. Soberan dagoena bazkalduko dut eta lixto”.