Hiru pilotariren jardun ikusgarria Trinitate plazan
Mikel Goñi pilotariaren kontra jokatzea izan da Donostiako Piratek antolatutako lehen binakako txapelketaren saria, eta ostegun honetan jokatu dute partida. Baztandarraren kontra Groseko David Errandonea eta Laurent Hargindegi aritu dira.
Bi baten kontra jardutea eta frontoi ingurua jendez gainezka egotea izan dira Goñik irabazitako partidaren aipagarri nagusiak.
Azken pilotakadak iluntzen hasita eman dituzten arren, partida polita ikusi dute Trinitate plazara gerturatu diren guztiek.
