
Askekintzako hainbat kide Bilbo plazako iturriaren aurrean batu dira (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Hasi eta orduerdi geroago, txalo artean amaitu dute zezenketen aurkako protesta. Honen arrazoiak Askekintza-Liberaccion Animalistako Lide Terkuk eman ditu. “Donostia antitaurino izendatzea eta zezenketak behingoz amaitzea nahi dugu”. Horretarako, hirian erreferendum loteslea egitea nahi dute. “Donostiarren nahia errespetatzeko garaia da. Gailu enpresak egindako inkestaren arabera, gipuzkoarren %72 zezenketen kontra daude”, zehaztu du Terkuk. Horregatik, politikariek pausoa eman, eta inplika daitezen nahi dute. Egungo udala gobernuaren iritziari dagokionez, “beraien arrazoiak ekonomikoak dira; gureak etikoak, eta beraz, sakonagoak. Albiste ona da bi urte barru zezenketarik ez egitea, baina horrek ez du esan nahi hiru urte barru gobernu berria bada, egingo ez direnik. Erabaki sendoa nahi dugu: hiria antitaurino izendatzea, Bartzelona bezala”.
Halaber, urtero ehunka zezen plazetan “erailak” direla gogoratu du, eta “guk sofritzeko dugun gaitasun bera dute”, zehaztu du.