
Carla Blasco eta Ione Etxeberria, lehiaketarako prestatu duten pintxoarekin (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Osagai berak erabili behar dituztenez, hauek prestatzeko moduak erabakiko du nor den Piraten II. Pintxo lehiaketako irabazlea. Ione Etxeberriak eta Karla Blascok esaterako, irudimena erabili dute. “Ez genuen ohikoa izatea nahi, dena ogi gainean jarrita”, aitortu du Blascok. Ogi makiltxoen gainean gazta jarri, eta inguruan urdaiazpikoa gehitu diote. Horrek estalita, tomatea eta tipula. Azkenik, piper berdea pintxo gainean jarri dute. “Egiten dugun lehen aldia da, eta oso goxoa da”, aitortu dute neskek.