
Bilbo plazako iturriko ura tinta gorriz margotu dute goizeko protestan (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Donostia antitaurino izendatzea aldarrikatu du Askekintza elkarteak Bilbo plazan egin duen ekintza baten bidez. Plazako iturrriaren inguruan jarri dira elkarteko kideak, gorriz margotutako eskuak erakutsiz. Batzuek
Donostia antitaurinoa orain leloa duten pankartak ere erakutsi dituzte. Eguerdiko kanpaiekin batera, kideetako batek iturriko ura gorriz tintatu du, zezenketetan isurtzen den odola gogoraraziz.