Alkateak harrera egin dio preso gaixoen eskubideen aldeko giza kateari
Juan Karlos Izagirre alkateak eta beste hainbat udal ordezkarik harrera egin diote preso gaixoen eskubideen aldeko giza kateari. Donostia Ospitaletik Alderdi Ederrera bidea egin duen mobilizazioa txalo artean iritsi da udaletxera. Eskaera honen ikur gisa aulki bat zeraman Aralarreko kide Iñaki Irazabalbeitia agurtu du alkateak. Ondoren egindako adierazpenetan Izagirrek bat egin du preso gaixoak askatzeko eskaerarekin, eta martxaren debekua ulertzen ez duela esan du. Halaber, herritarrak protesta ekimen honetan parte hartzera animatu ditu. Martxa 14:30ean abiatuko dute berriro, Aietera bidean. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean aulki bat utzi, eta Eusko Jaurlatitzaren lurralde ordezkaritzara joango dira, bertan gauza bera egitera.




