Hamalau aulki huts, gaixo larri dauden presoak ordezkatzeko
Josu Uribetxeberria eta gaixo larri dauden beste 13 presoak ordezkatzeko aulki hutsak jarri dituzte Donostia Ospitalearen aurrean. Donostiatik Arrasatera egin behar zuten martxa debekatu ondoren, Herrira mugimenduak ospitalera joateko “premiazko deialdi garrantzitsua” egin du. Ehundik gora pertsona elkartu dira bertan, eta hainbat hedabide bertaratu dira.



