Jimmy Baron, D'or Fischerren aurrean jaurtiketa egiten (Argazkia: ACB).
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek bere jokalari onena galdu du, Panko eta Vidalen agurra eta gero. Rhode Islandeko hegalekoak Lokomotiv Kuban talde errusiarrean jokatuko du datorren denboraldian, bi klubak eta jokalariak akordio batetara iritsi ondoren. Mediku frogak pasa ditu estatubatuarrak, eta jada ez da Donostiako taldeko kide.
2010ean iritsi zen Baron Illunbera, eta lehen egunetik eskumutur bikaina duela frogatu du. Hirukoetan eraginkortasun handia erakutsi du. Hori dela-eta, Gipuzkoa Basketek bere puntuak faltan botako ditu orain.