Manifestazioa egingo dute larunbatean, debekua salatzeko eta presoen eskubideak aldarrikatzeko
Martxa ez dute egingo, baina Beñat Zarrabeitia Herrira-ko bozeramaileak aurreratu duenez, 12:00etan, 70 urteko frantziskotar batek Donostiatik Zarautzerako ibilbidea abiatuko du. Berarekin aulki bat eramango du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sinbolo.


