Musika eta poesia uztartuko dituzte Viktoria Eugenian

Poesia orduak izeneko ekimena aurkeztu berri dute gaur. Irailaren 3an eta 4ean, Viktoria Eugeniako Club aretoan, bi saio berezik osatuko dute ekimena; Paradisua eta katuak batetik, eta Ez zaitut abandonatuko bestetik. Bi saioek poesia eta musika uztartuko dituzte; lehena, Bernardo Atxaga idazleak eta Jabier Muguruza musikariak egingo dute, eta bigarrena, Bide Ertzean Triok eta Jon Benito idazleak. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapenak hartu beharko dira, Viktoria Eugeniako leihatilan.


