Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarrak hasi du preso gaixoen aldeko katea
70 urteko Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarrak hasi du preso gaixoen aldeko katea; aulki bat eta giza eskubideen adierazpena aldean hartuta. Josu Uribetxebarriaren izena daraman aulkia hartu du, eta beste hainbat pertsonek hartuko dute bere lekukoa. Donostako auzoak zeharkatuko dituzte. Donostia Ospitaleko sarreratik irten eta Anoetara jaisten hasi da. Ertzaintza aldamenean zuen protesta hasi duenean, baina momentuz ez dute frantziskotarra gelditu.



