Paulo Agirrebaltzategik aurrera darrai
Ertzaintzak identifikatu ondoren, Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarrak preso gaixoen aldeko giza katearekin jarraitu du. Anoeta ingurura iritsi da jada, eta 13:00etan udaletxera iristea espero dute. Juan Karlos Izagirre alkateak harrera egingo dio bertan.
Ertzaintzak ez dio oztoporik jarri bidea jarraitzeko, baldin eta Arrasatera egin behar zuten martxaren ibilbidearekin bat egiten ez badu. Agirrebalzategi giza katearen aurrean doa Uribetxeberriaren aulki hutsarekin eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin. Frantziskotarrari babesa emateko hainbat herritar bere bidea jarraitzen ari dira.



