
Michel Gaztanbide gidoilari donostiarraren ibilbidea sarituko dute Zinemaldian, Zinemira saria jasoko baitu hurrengo ekitaldian. Irailaren 23an jasoko du, euskal zinemaren festan.
Zinemaldiaren barnean, euskal zinemari eskainitako sail berezia da Zinemira. Bi ataletan banatua egongo da aurten ere; Zinemira Estreinaldiak eta Zinemira Panorama. Estreinaldien barnean, sei euskal film egongo dira:
Pura vida, En un paisaje imaginado, Leku hutsak hitz beteak, Mariposas en el hierro, Mur-mur eta To say goodbye. Panorama sailean, berriz,
Camera obscura eta
Aita Zonbia naiz eskainiko dituzte.
Horretaz gain, urtero legez, euskal film laburren aukeraketa bat ikusteko aukera egongo da, Euskadiko Filmategiaren Kimuak ekimenari esker. Gainera, filmategiak iaztik egindako lanari esker, euskal zinemaren ondareetako bat berreskuratzea lortu du. Zehazki, iaz hildako Antxon Ezeiza zuzendari donostiarraren
Ikuskak saileko
Ikuska 20 filma berreskuratu du filmategiak, eta Zinemiraren barnean ikusteko aukera egongo da, belodromoan.