Bilduk eskola zentroak zaintzarik gabe utzi dituela salatu du PSEk
Erabaki honek eskolaz kanpoko jarduerak arriskuan jartzen dituela esan du Maravi Defaucek
Bilduk Donostiako eskola zentro publikoak zaintza zerbitzurik gabe utziko dituela salatu zuen atzo PSE-EEk. Honek, eskolaz kanpoko jardueretan eragin zuzena izango duela diote, eskola orduetatik kanpora atezaintza zerbitzua galtzen delako, besteak beste. Honek, argien itzaltzea, leiho eta ateak ixtea, alarmak piztea… ezinezko egiten du eta, beraz, Defauceren hitzetan, eskola orduetatik kanporako ekintzak bertan behera uztera darama.
Zerbitzu hau azken urteetan enpresa baten kontratazioz egiten zen, eta ekainak 30a geroztik kontratua ez dela berritu dio PSE-EEk.
Defaucek, hezkuntzako delegatu Naiara Sampedrori neurriagatik galdetuta, «zerbitzua zentro publiko guztiek ez zutelako baztertzailea zela» erantzun ziola esan zuen. Honen aurrean, PSE-EEko ordezkariak zentro guztietara zerbitzua zabaldu behar litzatekeela iradoki zuen.
Guraso edo begiraleek
Maravi Defauce oso arduratuta azaldu zen kirol eta aisialdi jardueren etorkizunarekin. Askotan jarduera hauek aurrera eramateko irtenbide bakarra eskola zentruak eta haien jolastokiak baitira
Honi buruz Sampedrori galdetu zionean, zerbitzu hori «guraso zein begiraleek bete zezaketela» erantzun ziola esan zuen.


