Haritz Etxebeste: "Emaitza aldetik argi dago bandera guztiak irabazi ditugula, KAE Liga sortu zutenetik inork lortu ez zuena"
Orion 2005ean hasi zen arraunean Haritz Etxebeste (Igeldo, 1983), eta hantxe jarraitzen du ordutik. Iaz TKE Ligatik KAEra jaitsi zen talde horia, baina aurten berriro ere igoera lortu du, Ligako bandera guztiak irabazi ostean. Igeldoko arraunlariarekin bildu da IRUTXULOKO HITZA, bere bizipenen berri izateko, eta biharko egunkarian elkarrizketa osoa argitaratuko du. “Emaitza aldetik argi dago bandera guztiak irabazi ditugula, KAE Liga sortu zutenetik inork lortu ez zuena. Horrek esan nahi du, ez dela erraza izaten, dena ongi atera behar zaizu, kaleetan ere aldeak egoten dira, egun guztiak ez dira berdinak izaten…. beraz, alde horretatik oso ongi ibili gara”, azaldu du Etxebestek.


