Evita Peronen bitxiak, Carmen Polo eta lapurreta bat
Eduard Cortes zuzendariak ¡Atraco! filma ekarri du Sail ofizialera. Benetan gertatutako lapurreta harrigarri bat hartu du abiapuntu gisa; Madrilgo Gran Vian 1956an egindako lapurreta bat.
Bi gizon argentinar militar espainolez mozorrotu eta armatura sartu diren bitxi dendara. Cortes zuzendariaren ustez lapurreta hura kasu misteriotsua da: “Gizon haiek ez ziren lapurrak, hura haien lehen delitua izan zen. Espetxetik ihes egin eta Guardia Zibilak tiroz hil zituen. Historia honen inguruan hainbat gidoi daude”.
Filmak benetako istorioa fikzioarekin nahasten du. Peron jeneralaren laguntzaileek, erbestean sortutako gastuak ordaindu ahal izateko Evita Peronen bitxiak saldu egingo dituzte Madrilgo bitxi denda batean. Francoren emazte Carmen Polo bitxi horiekin maitemindu egingo da. Peron jeneralaren laguntzaileek bahitu egingo dituzte bitxi horiek, bitxi dendan lapurreta eginez.
Pako Sagarzazu aktore donostiarrak paper txiki bat du filmean, Oscar Jaenadaren pertsonaiaren aita da. Amaia Salamanca aktore espainiarrak eta Guillermo Francinella aktore argentinarrak ere parte parte hartu dute filmean.