Sei pertsona atxilotu dituzte Amaran, sexu esplotazioa egotzita
Espainiako Poliziak atxiloketak egin ditu Amaran, sexu esplotazioa egotzita. Bi emakume hamasei orduz lan egitera behartzen zituzten bi andre atxilotu ditu, eta beste lau egonaldi irregularra egotzita atzeman ditu. Ustezko esplotatzaileekin zorretan zeudela aitortu dute bi biktimek, eta horregatik behartzen zituztela hamasei orduz lan egitera, zorra kitatzeko. Bi etxebizitzatan egin dituzte poliziek atxiloketak. Amara auzoko Carlos I. kalean dago bat, eta Frantziako pasealekuan bestea.