Arkaitz Rodriguezen arrebaren erasoaren aurkako elkarretaratzea egingo dute larunbatean
Gernikako Akordioak ustez Espainiako polizia batzuek Arkaitz Rodriguez euskal presoaren arreba Enarari eraso egin izana salatu dute. Larunbat honetan Donostian elkarretaratze isil bat egingo du Amaran, Gobernu Zibilaren aurrean, 12:00etan, Konponbide garaia da. Indarkeria oro bertan behera utz dezatela lelopean. Anaia Logroñoko kartzelan bisitatu ondoren jaso zuen “erasoa” Enara Rodriguezek. Gernikako Akordioak dio euskal presoen senideekiko jarrera hori ez dela berria, “baina Enarak kontatutakoak muga guztiak gainditu ditu. Jarrera bortitz horiek Arkaitz Rodriguezen senideei ez ezik, gainontzeko euskal preso politiko guztien senideei ere beraien samina are handiagoa egiten diete”.