Joserra Martinez, ezkerretik bigarrena, garaipena ospatzen (Argazkia; Euskal Herriko Surf Federazioa)
Joserra Martinez
Txerra onena izan da Euskal Bodyboard Zirkuituan, eta ondorioz, txapelduna izatea lortu du. Hiru jardunalditan hiruna hondartzetan jokatu dute zirkuitua; Zierbenan, Zurriolan eta Zumaian. Zurriolan txapelduna izatea lortu zuen, eta hala, Gipuzkoako Txapelketako garailea izan zen; hori ere jokoan baitzegoen. Aurreko asteburuan, Zumaiako Itzurun hondartzan, bigarren postuan geratu zen, baina aurretik zituen puntuei esker, zirkuitua irabaztea lortu zuen. Groseko bodyboarderra pozik dago, 37 urterekin gaztetxoei irabazteko gai izan baita, eta gainera, aspalditik buruan zuen helburua lortu baitu.