Txirri, Mirri eta Txiribitonek lekukoa emango diete juniorrei
Donostiako publikoari abenduaren 15ean esango diote agur
Txirri, Mirri eta Txiribiton agur esatera datoz. Berrogei urte pasa ondoren, beste belaunaldiei bidea uzteko garaia heldu zaie. Abenduan eta urtarrilan eskainiko dituzte azken emanaldiak. Donostian abenduaren 15ean egingo dute azken saioa. Agur barrez ikuskizuna emango dute bi saiotan.
Txirri, Mirri eta Txiribitonen lehen emanaldia Donostian izan zen 1972an, eta orduz geroztik Euskal Herri osoa zeharkatu dute. Ez diote pailazo izateari utziko, izaera horrek betirako markatzen duelako. Jarraituko dute noiz edo noiz agerpenak egiten. Baina lehenengo lerrotik albo batera joango dira, beste batzuei eta bereziki bere ondorengo zuzenak diren Txirri, Mirri eta Txiribiton juniorrei txanda emanez.