Balea bat azaldu da Donostiako uretan
Bideoa: Debocados
Goizean ikusi dute badia inguruan, baina harrezkero ez dago ugaztunaren arrastorik.
Zurrumurruak Twitterren hasi badira ere, Donostiako Aquariumek balea kostaldean ibili dela baieztatu dio IRUTXULOKO HITZAri. Saiatu badira ere, ez dute argazki ez bideorik lortu, baina ikusi dute. Litekeena da Ohiko Rorkuala izatea, gainaldea iluna eta sabelaldea zuria baitu; baina goizegi da ezer baieztatzeko.
Goizean ikusi dutenetik ez dute balearen berri izan; hala ere, hurrengo orduetan adi egongo direla azaldu dute. Hainbat kazetari eta argazkilari ere itsasoari begira daude jada.