Liburua idatzi duten Iñaki Egaña eta Giovanne Giacopuzzi, eta Txalapartako Mikel Soto. (Argazkia: Estitxu Zabala)
La construccion del enemigo; ETA a la vista de España 2010-2012 izeneko liburua idatzi dute Iñaki Egaña historialari donostiarrak eta Giovanni Giazcopuzzi kazetari italiarrak. Txalapartak argitaratu du liburua, eta gaur aurkeztu dute. Egileek zehaztu dutenez, Euskal gatazkaren inguruan dihardu lanak, baina bereziki azken bi urteotako gertakarietan sakondu dute. Liburuaren izenburuak berak dioen moduan, bereziki estatuek sortutako “etsaiaren eraikuntza” landu dute; euren ustez, ETAk indarkeria armatua utzi duen arren, “etsai nagusitzat” jartzen jarraitzen baitute estatuek gizartearen aurrean.