Lagun Aro GBCko zaleak (Argazkia: gipuzkoabasket.com)
Lagun Aro GBCko bazkideek taldearen entrenamendua ikusteko aukera izango dute bihar arratsaldean. Izan ere, Sito Alonsoren jokalariek zaleentzako entrenamendu saio irekia egingo dute, 17:30ean, Donostia Arenan. Bazkideek euren txartela erakutsi beharko dute bigarren atetik sartzeko eta 18:00etan atea itxiko dute. Entrenamenduan zehar isiltasuna eskatu dute klubetik, eta ezingo dira argazkiak atera taldea lanean ari den bitartean. Igandean Lagun Aro GBC-k Herbalife Kanaria Handia hartuko etxean, 18:00etan.