Langileei egin diete omenaldia Topoaren mendeurrenean
Gaur bete ditu Topoak ehun urte. Bidaia berezia egin dute 11:00etan Easotik Intxaurrondora.
Intxaurrondon, Topoko langile zein langile ohiei omenaldia egin diete egindako lana eskertzeko. Plaka bana eman die Euskotreneko zuzendari, Jose Ignacio Asensiok. Zuzendariaren esanetan, “beraien lanik gabe, ez litzateke egungoa existituko”. Jose Luis Blancok esaterako 40 urte egin ditu Euskotrenen lanean, 1990ean erretiratu zen eta gaurko eguna “oso berezia” dela iritzi du.
Goizean zehar, Musikeneko musikariek lagundu dute bidaia girotzen. Bestalde, egunean zehar bidai-txartela doakoa izango da.