Artista askoren lanak jasoko ditu Ekain galeriak Gabonetako erakusketan
Gabonetako erakusketa kolektiboa zabalduko dute bihar, Ekain Arte Lanak galerian, eta urtarrilaren 20a arte egongo da zabalik. Bertan galerian ohikoak diren artisten lanak jarriko dituzte: Amable Arias, Vicente Ameztoi, Txillida, Gangutia, Goenaga, Gracenea, Zumeta, Javier Valverde… Erakusketako akuarela, olio, eskultura eta lan horiek guztiak salgai egongo dira. Gainera, erakusketa kolektiboaren barnean, asteburu honetan azoka egingo dute, eta bost diseinatzailek ere euren lanak salgai jarriko dituzte; zapiak, txanoak, bitxiak… Erakusketarako guztia atontzen ari dira dagoeneko, eta lanek 60 eurotik gorako prezioak izango dituzte.