Emakumea kirolean ikusarazi nahi dute
Ostegunean aurkeztuko dute Emak Emakume Kirolarien Taldea; aldarrikapena eta salaketa ditu helburu
EMAK Emakume Kirolarien Taldea bihar aurkeztuko dute Emakumeen Etxean. Ekimen honen asmoa, emakumeak kirolan ikustaraztea, mundu horretan espazio propio bat aldarrikatzea eta berdintasun erreal bat gauzatzea dela azaldu zuen atzo Berdintasun zinegotzi Naiara Sampedrok.
Bazterkeriak salatu eta emakumeek kirolean duten lekua aldarrikatzea izango dituzte helburu; «nonbaiten agerikoa bada benetako berdintasuna oraindik utopia dela, hori kirolaren munduan da. EMAK taldea hori guztia salatzera dator, eta justu kontrako guztia aldarrikatzera», esan zuen Sampedrok.
Proiektua, emakumeak eta kirolaren inguruko ikerketa baten ondoren hasi zuten. Emaitzak ez baitziren oso pozgarriak. Azpimarratu zuten berdintasun eta feminismoaren ikuspegitik egingo dutela hori dena.
Bideoak eta jatekoak
Taldeak bihar egingo du bere aurreneko ekimena. Emakumeen Etxean, 18:30ean, taldea aurkeztuko dute eta bertan hainbat emakume kirolari izango direla azaldu zuen Emakeko kide Patri Espinarrek. Ondoren, bideoak eta mahai inguru bat izango dira. Ondoren jateko zerbait izango da bertan. Agertzera dei egin zuten.


