Lau donostiar izango dira Urrezko Pua lehiaketako finalean
Joseba Espejo, Pablo Zufiaurre, Miguel Pueyo eta Ander Doncel gitarristek parte hartuko dute biharko lehian, Gazteszenan
Gitarrista onena zein den jakiteko ordua iritsi da. Bihar, osteguna, IV. Urrezko Pua lehiaketako finala izango da Gazteszenan (20:00). Lau donostiar lehiatuko dira bertan, Joseba Espejo, Pablo Zufiaurre, Miguel Pueyo eta Ander Doncel. Donostiarrez gain, Yerko Ortiz, Pierluigi Cudazzo, Patxi Luque, Fernando Santos, Ruben Matilla eta Maximiliano Gallardo izango dira finalean. Guztira 60 gitarrista aurkeztu ziren Urrezko Pua lehiaketara.
Kontzertuak ere izango dira Urrezko Puaren finalean. Speed, Vanpopel, Makulu Ken eta Mammy Tuna taldeak izango dira zuzenean.
Finalerako sarrerak 6 eurotan daude salgai.