Jose Luis Tirado, Txema Hernandez eta Oier Etxeberria. (Argazkia: K. M.)
‘Atzeraurrerabidearen Paisaia’ izeneko erakusketarekin inauguratuko dute gaur zikloa.
Gaur hasiko da Cristina Enea Fundazioak antolatutako Grafika Sozialak egitasmoaren laugarren edizioa. Egitasmo honek, erakusketak, mahai-inguruak, filmak eta irteerak ditu bere baitan. Aurten, portuak izango dira protagonista. Proiektuaren arduradun Oier Etxeberriak azaldu zuenez, mugimendu sozialetan egindako kritika sozialak bildu dituzte.
Izan ere, azpimarratu zuen, bilketa-lana egin duela erakusketa hau osatzeko, baina artxibo horiek berpiztu eta duten kritikotasuna azpimarratzeko; “gai bat planteatzen da erakusketaren bidez, oraingoan azpiegitura erraldoiena, eta publikoari gai horrekin lotutako material grafikoaren artxibo-lana erakusten zaio”, azaldu zuen.
Gaur, Jose Luis Tiradoren
Atzeraurrerabidearen Paisaia izeneko erakusketarekin inauguratuko dute Grafika Sozialak inauguratzeko. Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo dute, 19:00etan.
Beste hainbat egitasmo
Bihar, urtarrilak 31, mahai-ingurua egingo dute Koldo Mitxelenan. 19:00etan, “Pasaiko Kanpo-Portuaren proposamena: partehartze publikoa, kritika soziala eta erabaki hartzea” lelopean. Hizlariak, Javi Belza, Iñaki Aristi, Amaia Agirregabiria eta Koldo Unzeta izango dira.
Otsaialak 27an bestalde, Argazkilari Elkartean The forgotten space filmaren emanaldia egingo dute 19:00etan.
Martxoak 3an, 8:30ean Jaizkibelgo Grankatora irtenaldia antolatu dute. Donostiako Antzain Onaren plazatik irtengo dira.
Azkenik, Martxoak 21ean, Cristina Eneako Ingurumen baliabideen Etxean, Jaizkibel amaharri proiektuaren aurkezpena eta dokumentalaren trailerraren proiekzioa egingo dute. Bertan, izango dira Jose Manuel Cortizo proiektuaren koordinatzaile eta zuzendaria eta David Carrasco argazki eta irudi zuzendaria izango dira.