Antzezlaneko aktoreak eta arduradunak, gaur goizeko aurkezpenean (Argazkia: Estitxu Zabala)
2000 eta 2011 urteen artean Euskal Herrian egondako mugimendu politikoa islatzen du
Su txikian antzezlan dokumentalak. Glu glu konpainiak taularatu du, eta gertatutakoaz iritziak ez ematea zaila dela dioten arren, obraren “zintzotasuna” nabarmendu dute aktoreek. Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren politikariak izango dira antzezlaneko protagonistetako bi, besteak beste, eta beraien artean izandako ezkutuko elkarrizketak izango dira muina.
Viktoria Eugenia Antzokian izango da ‘Su txikian’, bihar eta etzi, euskaraz, eta igandean, gazteleraz; hiru egunetan, 20:00etan.