Juan Karlos Izagirre alkatea, presoen eskubideen aldeko pegatinarekin. (Argazkia: Nagore Koch)
Udalbatzarra hasi aurretik, PPko ordezkari Ramon Gomezek galdera bat egin dio alkateari; ea, araudiaren arabera, presoen aldeko pegatinak udalbatzarrean eramatea baimenduta dagoen edo ez. Hain zuzen ere, Bilduko zinegotziak presoen aldeko pegatinekin bertaratu dira udalbatzarrera, elkartasun moduan. Hori ikusita egin du Gomezek galdera. Galdera aintzat hartu ondoren, alkateak udalbatzarrari hasiera eman dio, erantzunik eman gabe. Horrenbestez, Gomez ez ezik, PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gasco ere haserre agertu da galdera horri ez erantzuteagatik.