Joserra Senperenak disko berria aurkeztuko du zuzenean
10 trio piano, biolin eta akordeoirako abestiak joko ditu gaur Viktoria Eugenia klubean
Joserra Senperena musikari donostiarrak disko berria aurkeztu du gaur ostirala, zuzenean, Viktoria Eugenia Antzokiko klub aretoan. 10 trio piano, biolin eta akordeoirako (Gaztelupeko Hotsak) izena du pianistaren azken obrak. Xabier Gil biolin jotzailearekin eta Naiara de la Puente akordeoi jotzailearekin hirukotea osatu du. Joan den azaroan kaleratu zuen diskoa.
Erlazionatutako edukiaGanbera musikarako lan bat egin du Joserra Senperenak

