Andresa Portugal gogora ekarriko dute Parte Zaharrean
Hurrengo otsailaren 26a Andresa Portugalen heriotzaren lehen urtemuga izango da; eta Parte Zaharreko bizilagunek haren omenezko ekitaldi batzuk prestatu dituzte. Kaleko azken antxo saltzailea izan zen. Hiritar domina jaso eta hilabetera hil zen, 96 urterekin.
Hiritar Merezimenduaren Domina ematearekin Donostiako Udalak betiko ofizioen garrantzia nabarmendu eta bizitza osoko dedikazioa saritu nahi izan zuen. Portugal berez oiartzuarra zen, baina Donostiara ezkondu eta bizitza erdia pasatu zuen Parte Zaharrean bizitzen, eta Bretxan antxoak saltzen.
Herria Kultur Elkarteak argazki erakusketa egin du, eta martxoaren 5a arte izango da ikusgai. Larunbatean, berriz, Bretxan (13:00) Portugalen omenezko ekitaldi xume bat egingo dute. Hurrengo astean, asteartean, lore eskaintza egingo dute, Portugalek bere postua jartzen zuen tokian.
Haren heriotzaren lehen urtemugaren harira hainbat ekitaldi egingo dituzte Bretxan.