Udal Gobernuak gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia
Donostiako Udal Gobernuak gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak hamabost gazte auzipetuen inguruan eman duen epaia. Ohar baten bidez salatu du zortzi gazteri berretsitako seina urteko zigorra. “Edozein testuingurutan ere sinestezina da lan politiko bat egiteagatik kartzelara zigortzea, eta oraindik eta sinestezinagoa normalizazio demokratikoaren eta bake bidearen testuinguru politiko batean”, adierazi du udal gobernuak.
Gazte auzipetu guztiak absolbitzeko exijitu du, baita lan politikoa egite hutsagatik epai bideetan diren pertsona guztiak ere. Zigortutako gazteekiko eta haien hurbilekoekiko elkartasuna adierazteaz gainera, hiriko Udal Gobernuak haiekiko elkartasuna eta babesa erakusteko deia egin du.
Joan den otsailean, Donostiako EAJ eta Bilduko udal taldeek hamabost gazte auzipetuak errugabetzeko eskatu zuten.
Erlazionatutako edukiaDonostiako zortzi gazte auzipeturen zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak