Itxaso Martin donostiarrak irabazi du euskarazko Zilarrezko Euskadi Saria
Itxaso Martin donostiarraren ‘Ni Vera’ eta Lluis Llachen ‘Memorias de unos ojos pintados’ eleberriak saritu ditu Gipuzkoako liburugile elkarteak.
Andoni Arantzegi elkarteko arduradunak eman du sarituen berri. Aurreko urteetan Liburu Egunean ale gehien saltzen zituen liburuaren egileak eskuratzen zuen saria. Aurten, ordea, liburugileek beraiek hautatu dituzte. “Ez dira gehien saldu diren liburuak. Baina saritu nahi genituen bi liburu dira. Asko gustatu zaizkigu, eta kalitatezkoak dira. Aspaldi hasi ginen bi liburu hauek irakurtzeko gomendatzen”.
Euskarazko nahiz gaztelaniazko kategorietan beste aipamen batzuk egin dituzte. Euskaraz, Jon Alonsoren ‘Zintzoen Saldoan’ eta gaztelaniaz, Eduardo Bertiren ‘El pais imaginado’.
Liburu Azokaren balantzeari dagokionez, Arantzegik aitortu du zapore gazi-gozoa utzi diela: “Datu onak lortu ditugu. Baina zerbait gehiago espero genuen”.