Erdian, Edorta eta Amaia anai-arrebak; ezker eta eskuinean, Alex Iturralde argazkilari donostiarra eta Mikel Apodaka diseinatzaile bilbotarra.
Abuztuaren 31 kaleko jatetxeak The Black Book liburua aurkeztu du gaur. Bertako historia eta sorkuntza lana jasotzen du argitalpenak.
Edorta Lamo eta Amaia Garcia de Albizu anai-arrebek A Fuego Negro jatetxearen liburu berria aurkeztu dute. Euren lana eta euren burua erabat islatzen duen lana dela adierazi dute. Biblia itxura du liburuak, eta biblia moduko bat dela esan daiteke, bertan jaso baitute jatetxearen historia, ibilbidea, errezeta sorta izugarria, beste sorkuntza proiektuak…
The Black Book izena du argitalpenak. Izen osoa
The Black Cook Book da, baina ezabatatuta ageri da azalean. Izan ere, liburu hau ez da errezeta liburu soil bat.
Argazkiak eta desplegableak, ilustrazioak, pegatinak, 3D betaurrekoak, DVD bat… Askotariko osagaiak ditu liburu berriak. Sukaldaritza liburuen artean “lotsagabe, zirikatzaile eta dibertigarriena” dela esan dute.
Liburua hiru zatitan banatuta dago.
Errezetak atalean A Fuego Negroko errezeta guztiak bildu dituzte.
Kreativity atalean tabernako pintxoak egin eta osatzeko inspiratzeko hartzen duten bidea azaltzen dute. Azken atalak
Mas ke un garito izena du, eta jatetxean bertan egindako proiektu guztiak azaltzen ditu.
Egileek beraiek argitaratu dute liburua, editorerik gabe. Eskuz zenbakitutako 1.000 ale kaleratu dituzte. 38 euroan eskura daiteke jatetxean bertan.