Aita Donostia XI. Musika Astea ekainaren 8tik 16ra egingo dute
Aita Donostia XI. Musika Astean ekainaren 8tik 16ra egingo dute. Erdialdeko Kaputxinoen elizan musikagilearen omenezko kontzertu bat izango da egunero, 20:30ean. Hala, hainbat abesbatzek eta bakarlarik eskainiko dituzte emanaldiak. Hona hemen egitaraua:
EGITARAUA
- Ekainak 8, larunbata: Musikalis (Zuzendaria, Iñaki Carcamo).
- Ekainak 9, igandea: Landarbaso Abesbatza (Zuzendaria, Iñaki Tolaretxipi).
- Ekainak 10, astelehena: Mariaren Bihotza abesbatza eta eskolania (Zuzendariak, Saioa Zuaznabar eta Klara Mendizabal).
- Ekainak 11, asteartea: Santa Zezilia Abesbatza (Zuzendaria, Kepa Martinez de Albeniz).
- Ekainak 12, asteazkena: Debora Herrero (sopranoa), Iñigo Vilas (tenorea) eta Arantxa Gastesi (pianoa).
- Ekainak 13, osteguna: Aita Donostia Abesbatza (Zuzendaria, Javier Alberdi).
- Ekainak 14, ostirala: Orfeoi Gazte (Zuzendariak, Leticia Vergara eta Esteban Urzelai).
- Ekainak 15, larunbata: Aldapeta Abesbatza (Zuzendaria, Juan Jose Fernandez Murlanch).
- Ekainak 16, igandea: Ainhoa Franco (sopranoa), Fernando Gonzalo (pianoa) eta Iker Nausia (oboea).