Euriari muzin egin dio futbol txapelketak
Josu Artetxe plazatik gertu, Larratxo ikastetxeko jolastokian, futbol txapelketari ekin diote jaien hasierarekin batera. Ikastetxean bertan jarritako eszenatokia lepo egon da, euriarengatik babesa bilatu duten ikusleak zirela eta. Jolastokian, futbol taldeek euriari muzin egin eta ederki lehiatu dira.