Ezker Anitzak bat egin du Arte Ederren eraikina ez botatzearen aldeko ekimenekin
Ezker Anitza Arte Ederren eraikina botatzearen aurka dago, eta egitasmoa gelditzeko eskatu dio Bilduri.
Donostiako Ezker Anitzaren arabera, “onartezina da Arte Ederren eraikinak duen balio artistiko eta arkitektonikoa galtzen uztea; sinesgaitza da Bilduk hiria eta hiriko ekonomia suspertzearen aldeko ideiak zabaltzen dituenean, halako ondare bat galtzen uztea, beraz bere erabakia berraztertzea eskatzen diogu”.


