Harriet Agirre espainiaratu egin dute
Harriet Agirre (Egia, 1979) presoa espainiaratu egin dute gaur. Fresnesko kartzelan zegoen preso, eta espetxe zigorra bete du jada. Orain Espainian epaituko dute. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak talde terroristako kide izateko delituagatik epaituko du.
2005ean atxilotu zuten Agirre Frantzia erdialdean, Aurillac-en (Cantal departamenduan). ETAko komandoen buru izatea leporatu zioten; Espainiako eta Frantziako poliziak Garikoitz Aspiazuren ondoko kidetzat zeukan.