PSE-EE: "Cristina Enea da Egiako parkearen izena"
PSE-EE alderdiak Egiako parkeari izena aldatu izana salatu du.
Pasa den igandean Gladys del Estal, duela 34 urte poliziak hil zuen ekologistaren omenezko ekitaldia ospatu zuten parkean, eta sarrerako izena aldatu zuten, Cristina-Enea jartzen zuen lekuan Gladys-Enea jarriz.
Denis Itxaso, PSE-EEko zinegotziaren arabera, “parkearen izena mantentzea izan zen Mandasko dukeek parkea Donostiari emateko jarri zuten baldintza bakarra”. Horren arabera, Cristina Enea izena errespetatzea eskatzen diote udal gobernuari.